NEUKEri BURUZ

 

KAIXO! NEUKE gara,

Ainhoa, Alessia, Grace, Mario, Marta eta Unai gara, NEUKE, Bilbon sustraiak dituen ikus-entzunezko konpainia. Genero perspektiba barneratuz sortzeko grina daukagu. Sexismoa, matxismoa eta homofobia arte anitzen bitartez salatzea garrantzitsua dela uste dugu, ikus-entzunezko industria batez ere landuz. Maiz, bai indarkeria jazarpen matxistak, genero ezberdintasunek sortutako bulling erasoak, edo “ezberdinak” izateagatik erasoak jasan dugunok, ez gara gai ikusten bizi izandako esperientziei buruz hitz egiteko. Beraz, uste dugu ezinbestekoa dela artistikoki arlo hauek irudikatzea, modu honetan errealitate aske eta inklusiboago baterako bidea erraztuz.

Lagundu ikuspuntua aldatzen!

NORMAL

Colabora con el proyecto


Irudikatu dezakezu mundu bat non ezkontza heterosexuala ilegala den, esanez familia muin homosexuala apurtzen duela, kasto eta purua? Mundu bat non emakumeak haien besapeko ileak harro erakusten dituzten, eta depilatzea erabakitzen dutenak kritikatzen dituzte? Mundu bat zinetan fidiko ideala izateko orduak sartu beharko genituzke eta esfortzu bat egin Burger king moduko zabor janaria jateko? Hauek eta beste hainbat alderantzizko egoera proposatzen ditugu NORMAL∀ proiektuan.

¿Zer da NORMAL∀?

NORMAL∀ren lehengo fasea, 5 laburmetraietan zentratzen dena, pentsatuta dago ikuslea sexismoaren existentziaz kontzientzia hartzeko.

Inguratuta gaude informazioa askorekin, gure humanitatearekin zerikusirik ez daukana, gure edertasun kanonetatik guztiz aldenduta daudenak, gure gizarte estandar eta bizitza estiloetatik guztiz aldenduta. Horren aurrean erabaki dugu “arraroa” dena NORMAL∀ bihurtzea.

Uste dugu garrantzitsua dela gai honi aurre egitea artearen bidez, eta batez ere industria ikus-entzunezkotik. Askotan kalean erasoak, indarkeria matxista, generoarekin erlazionatutako bullyng-a,edo  normala ez izateagatik opresioa jasan dugunok ez gara kapazak horri buruz lasaitasunez hitz egiteko. Uste dugu artearen bidez hori ahotsa ematen badiogu pausu bat emango dugula gizarte aske baten eraikuntzan.

Uste dugu medioak paper garrantzitsua daukatela honen aurrean, eta aukera dutela mezu inclusibo eta kritikoak azaleratzeko. NORMAL∀ ez da joku soil bat, ohiko ikus-entzunezko produktuei alternatiba da baita, humorearen bitartez gizarte heteropatriarkaleren oinarriak kolokan jartzeko. Humorea beti azkarra izanik.

NORTZUK GARA

 

1-ainho

AINHOA ARTETXE

Gidoia, Zuzendaritza, Produkzioa, Muntaia

Ainhoak  “Estudio Corazza para el actor” eskolan arte dramatiko formakuntza jaso du (2012-2016). Abeslari formakuntza dauka baita, antzerki musikala eta flamenkoa. Zenbait antzezlanetan parte hartu du “Fé, esperanza y caridad” edo “La habitación azul” adibidez, Juan Carlos Corazzak zuzenduta. “Goenkale” eta “Rakata” telesailetan agertu da eta baita zenbait laburmetrai, bideoclip eta performancetan.Bere azken lana “La Compañía Jóven de Pabellón 6”-en izan da “Romeo y Julieta” antzezlanarekin, Ramon Bareak zuzenduta.


1-ale

ALESSIA CARTONI

Zuzendaritza laguntzailea, Zuzendaritza artistikoa, Produkzioa

Aktore, zuzendari eta gizarte antzerkiaren, zapalduaren antzerkiaren eta testigu antzerkiaren dinamizatzailea da, 25 herrialde baino gehiagotan esperientzia duelarik. Antropologia eta artearen historian lizentziatua, Corazza estudioan lan egiten du artearen historiako irakasle moduan. Bere karrera profesionalean antzerkiaren eta artearen erabileran datza, kolektibo arazodunei laguntza eskaintzeko, bake prozesuetan. Aktore moduan esperientzia dauka antzerki, zinema eta telebistan.


1-grace

GRACE DONIZ

Gidoia, Zuzendaritza laguntzailea, Produkzioa

Gracek baita formakuntzako lau urteak egin ditu “Estudio Corazza para el actor”-en. Orain “Amor e información” antzezlana aurkeztu du, Juan Carlos Corazzak zuzenduta. Zenbait mintegi egin ditu, adibidez “interpretación ante la cámara” “New York film academy”-an edo “Sucursales emocionales” Carmen Ricorekin. Abeslaritzan eta gorputz adierazpenean formakuntza sakona dauka baita. Zenbait laburmetrai, antzezlan eta performancetan parte hartu du baita. Bere azken lana “La que se avecina” telesailean izan da.


1-mario

MARIO LOZA

Produkzioa

Mario Donostiko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan jaso du formakuntza eta lehenengo saria irabazi zuen Afrikako sabanako gune klimatikorako eskolen diseinuen nazioarteko txapelketan. Gaur egun arkitekto titulua lortzeko masterra ikasten dago, eta bere hurrengo pausua eszenografian masterra egitea izango da. Mariok antzerki ikasketak jaso ditu “Anima Eskolan” eta ohiko kolaboratzailea da Pabellon 6-ean. Bere azkeneko lana “La  casa de Bernarda Alba”-ren eszenografia izan da, Pabellon 6-en, Itziar Lazkanok zuzendutako lana.


1-marta

MARTA FANTOVA

Produkzioa, Diseinu grafikoa

Marta Fantova besteak beste “El Timbal” (Barcelona) eskolan jaso du formakuntza baita kurtsoak “Estudio Corazza”-n edo “Teatro del Oprimido” Alessia Cartonirekin. Perkusio eta formakuntza musikala dauka baita. Parte hartze tekniko eta aktorala izan du ESCAC-eko zenbait laburmetraietan baita. Momentu honetan “Sonoras Bandas” saioa eramaten du Irola Irratian.


 

1-puni

UNAI ELIZALDE

Produkzioa, Soinua, Muntaia

Antzerki mintegiak egin ditu Estatu Batuetan, “Cristina Rota”-n (Madrid) eta “BAI Bizkaiko antzerki ikastegia”-n. Musika eta perkusio ikasketak ditu. Bere azken lana “Rendezvous” pelikulan izan da Guillermo Julián eta Román Santiago Pidrek zuzenduta, “Fant 2016” festibalean egon zena. Zenbait laburmetrai eta webserietan parte hartu du baita. Gaur egun Pabellon 6-eko gazte konpainian dago, “Los aborígenes” obrarekin, Felipe Lozak zuzenduta.


 

LAGUNTZAILEAK

iker

IKER ETXEBARRIA IBARRETXE

Kamara, Argazkigintza zuzendaritza

Ikus-entzunezko komunikazioan graduatua EHUn, argazkigintzan espezializatua. Argazki zuzendari moduan parte hartu du “Beta” webseriean, eta zeinbat laburmetraietan, besteak beste “Si bemos” edo “Ziren”. FilmoLuegoEdito film-eko produktorea da eta animatzaile grafiko moduan parte hartu du Android mugikorrentzako bideo-joko hezigarri batean. Zinema munduan, produkzio lanetan ibili da Ana Murugarren “La higuera de los bastardos” pelikulan.


1-indi
INDI COSTA
Kamara, argazkigintza zuzendaritza
 
Kamara eta errealizadore freelance duela 10 urte baino gehiago. Argazkigintza zuzendari moduan eta kamara moduan lan egin du zenbait laburmetrai, publizitate eta antzerki lanetan. Gaur egun kamararen aurreko antzezpenean ibiltzen da, tekniko moduan eta baita formakuntza eta zuzendaritza aktoralean. Hau guztia bat eginez bere proiektu artistikoekin, bideo eta irudiaren bidezko sorkuntzan. Laburmetraiak, bideoarte eta antzerkiak zuzentzen.

1-sara

SARA FANTOVA

Kamara, Produkzio laguntzailea

Sara ESCAC-eko (Escola Superior de Cinema i Audiovisuals de Catalunya) azkeneko kurtsoko ikaslea da, bertan zenbait laburmetrai egin ditu, zuzendari, gidoigile eta produktore moduan. Laburmetraietako batzuk eskuragarri daude bere vimeo-ko kontuan (https://vimeo.com/sarafantova). Honetaz gain ikus-entzunezko komunikazioko lehenengo kurtsoa egin zuen UAB (Universitat Autònoma de Barcelona). Bere azkeneko lana, “Irse”, ESCAC-eko Inexperto festivalerako hautatua izan zen.